XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNEKUA Jabia nora, txakurra ara Atzo irakurri genduan izparringijetan, Madrid'eko izparringi ezauna dan El Imparcial jabez aldatu dala, esan gura dot, lengo jabiak erdija baño geyago saldu egin dautsoela beste batzui, eta beraz oneik, erosliok, dirala orain jabe.

Izparringi aretan lan egiten daben idazliak gogora etorri yakuz jabe-aldatze ori irakurri dogunian, eta uste dogu estura andijan aurkitu leitezala baldin gixon zintzo ta lotsazkuak ba'dira.

Jabe barrijak beste oldozpen batzuk euki leyez lengoenakandik, eta onan ixanik (ixango dan lez) idazliei aginduko dautsie argitaldu dayela, adirazo dayela, autortu dayela, len argitaldu ta adirazo ta autortzen ebenaz beste.

¿Zer egin? Edo burua makurtu, edo ogilekuak galdu.

Or urrian jazoko da burua makurtzia ogilekurik ez galtziarren, eta idazliok, atzo zurija zala esaten ebena, gaur baltza dala adirazoten alegiñetan ibilliko dira.

Baña ¿zelan egin lei gixonak ori? esango dozue, ¿zelan gixonak iruntsiko dau luzaroetan esaten eta irakasten ibilli dana? ¿zelan gixonak egingo dau, zintzotasuna galdu barik, gaur egitzat daukona bijar guzurtzat eukitia, ez berak alan uste daulako, beste gixon batek agintzen dautsolako baño?.

Ba ori zuek ba'diñozue, neuk be bardin diñot.

Gixon zintzuak ezin lei egin, eta eztau egingo, bere ustez okerra dana zuzena dala iñori ziñestu-eragiten alegindu.

Ez, ori da guzurra esatia; edo ez guzurrik ez egirik ezautzia, bata zein bestiaren aldez egiteko ardurarik ez ixatia.

Ori ezta gixon zintzuarena, ori gixon dollorrak, txatxarrak, egiten dau.

¿Eta ogija irabaste-lekua galdu? esango leukie eurak.

Ogija irabazi leike beste era askotara be, zintzotasuna zapaldu barik, erantzungo geunskijoe.

Orixe jazoten da, txanpon txikija atarateko baño beste uste barik irasi ta sortzen diran izparringijetan, eta onek saldu ta erostekuak ixaten diranian.

Orretariko izparringijak gixon bat edo batzuk daukez jabe, ta jabe auxe nora duan, araxe juan biar bere txakurrak be.

Ementxe Bilbao'n ikusi dogu orixe lengo neguan El Liberal deritxon motz-izparringijaz.

Au be jabez aldatu zan.

Ordurarte, Bilbao'ko itxasontzi-jabiak eta enparau aberatz ola-jabiak alde batetik, eta Gobiernuak (Alba ministruak batez-be) beste aldetik erabillen auzijan, aldiz-atako zergak (contribución extraordinaria) zirala ta etzirala, izparringi ori beti agertu zan su ta gar Gobiernua'ren aldez ta emengo eukidunen aurka.

Berorren erdija baño geyago erosi eban Etxebarrieta'k, eta jabez aldatu zan.

Lengo idazliak berberak, lengo artezkari berbera, dagoz izparringi orretan; eta berialaxe jarri zan izparringija Gobiernua'ren aurka ta emengo aberatzen aldez. ¿Zer deritxozue?.

Artezkari berberorrek len idazteban Gobiernua arazo orretan zuzen eguala, ta gero, gabetik goixera, ugazabak, jabiak alan gura ebalako, ezetz esateban, ezeguala zuzen Gobiernua.

¿Orretariko gixonak itzik egin lei gixon zintzoen artian?.

Ba, orixe, El Liberal izparringijaren artezkari orixe dabil egunokaz idazten, bai emen eta bai Madrid'en, gure Diputaziñua'ren aurka.

Katalanak ona etorri ziran aldijan, orain lau illabete.

Etxebarrieta be baizan lez aren ekarlia, euren aldez ta euzko abertzalien aldez idatzi ebazan artezkari orrek lan batzuk; eta orain diño, guretzako eztagola lagirik, guri kalte egitiarren lagi gustijak ausita be eztala ardura.

Batian oni zaunka, bestian ari zaunka; ugazaba daukon txakurrak ori egin biar ba. Kirikiño.